2013/06/07

Laugarren eguna!

Kaixo denoi!
Gaur zirkuitu elektrikoa egin dugu. Kableak prestatu ditugu lehenengo; gero, bi posizioko konmutadore bikoitza, etengailua, pila eta motorra kableen bidez lotu ditugu; amaitzeko dena perfekzionatu eta proiektua mugimenduan jarri dugu.




Eta honekin hurrengo astera arte!

2013/05/31

Hirugarren eguna.

Kaixo!
Gaur, proiektuarekin jarraitu dugu. Lehenik eta behin gurpilak helduta joango diren gurpil hariztatua perfekzionatu eta oinarrira itsatsi ditugu (bai aurreko gurpila eta bai atzekoa). Motorra ere oinarrira itsatsi dugu.



Gero, zirkuitu elektrikoarekin hasteko zirkuitua planifikatu eta marraztu egin dugu. 


Amaitzeko urrutiko aginea izango den kutxa egiten hasi gara. 


Gaur, hori izan da egindakoa. Hurrengo astean gehiago egingo dugu: urrutiko agintea amaitu eta zirkuitu elektrikoa muntatu. 


2013/05/24

Bigarren eguna.

Kaixo! Gaur muntaiarekin jarraitu dugu.
Lehenik basea izango denaren taularen forma aldatu egin dugu, egin nahi dugun hegazkinera hobeto egokitu dadin. Gero gurpilak taulara itsasteko listoiak jarri ditugu; horretarako, tamainan moztu eta gurpilak joango diren barra hariztatuan jarri ditugu, azkoina batzuekin helduta.
Motorrak mugituko duen engranaia ondo mugitu dadin, zuloa egin diogu taulan; baita aurreko gurpila sartzeko zuloa ere.
Motorrak mugituko duen engranaia ere barra hariztatuan jarri dugu.
Hori izan da gaur egin dugun lana. Hurrengo astera arte!




Lehenengo eguna.

Kaixo! Gaur egindakoa kontatuko dizuegu:
Lehenik diseinua egin dugu, marrazki eta neurri batzuk jarriz.
Ondoren, muntaiarekin hasi gara, basearen taula moztu dugu zerrarekin eta gurpilak azkoinen bidez barra hariztatuetan jarri ditugu.
Amaitzeko, mekanismoaren planifikazioa egiten hasi gara, motorra prestatu eta engranaien hortzak zein tamainakoak jarriko ditugun pentsatu.
Hurrengo astera arte!